Beste soinurik gabeko filmak

Beste soinurik gabeko filmak


Jainkoen ilunabarra

Sunset Boulevard Billy Wilderek 1950ean zuzendutako film klasikoa da. Izena Los Angeles eta Beverly Hills lotzen dituen izen bereko kaletik datorkio. Gloria Swansonek Norma Desmond Hollywoodeko izar ohiaren papera egiten du, zeinek William Holden arrakastarik gabeko gidoilaria harrapatzen duen bere fantasiazko munduan. Zinema mutuaren gainbehera erakusten da film honetan, Norma Desmonden grina gorabera, ezin izango baita zinemara itzuli, are gutxiago izar moduan.

Izar bat jaio da

Esther Blodgett (Janet Gaynor), aktore izan nahi duen neska bat, Hollywoodera joaten da, zerbitzari bezala lanean hasten da, eta alkoholismoaren erruz gainbeheran dagoen aktore ospetsu bat (Fredic March) ezagutzen du. Neskak daukan talentu izugarriaz konturatzen da hau, eta Esther izar bilakatzeko ahalegina egiten du, musikal filmeen munduan sartuz. Biak ezkondu egiten dira, eta Esther izar handi bilakatzen den bitartean, gizonak gero eta kalte gehiago egiten dio bere buruari.


EL REGATOKO IKASTETXEA
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar